Skip to content

Latxa

Designed for iPhone, iPad, iPod touch

View in App Store
  • Age rating4+
  • CategoryEducation
  • DeveloperGobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza
  • LanguagesEnglish
  • Size39.9 MB

Links to the official App Store page

Download.org hosts no file of Latxa. The button opens its official App Store page, published by Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza. Listing last checked on Nov 8, 2026.

Screenshots

  • Latxa screenshot 1
  • Latxa screenshot 2
  • Latxa screenshot 3

About

The developer has not provided this text in your language.

Latxa txatbot bat da, eta gainerako adimen artifizialen antzeko funtzionamendua eta gaitasunak ditu. Oso lagungarria izan daiteke eguneroko zeregin askotan, baina garrantzitsua da ondo ulertzea zer egin dezakeen eta zer ez.
Zer egin dezake?
• Galderak erantzun: gai askori buruzko azalpenak eman ditzake.
• Testuak sortu edota hobetu: mezu elektronikoak, txostenak, istorioak edo laburpenak idazten laguntzen du.
• Dokumentuak aztertu: fitxategiak (PDFak, DOCXak, testu-fitxategiak...) erantsita, edukia laburtu ahal du edo edukiari buruzko galderak erantzun edo datuak atera.
• Web-edukia kontsultatu: URL bat idazten baduzu, Latxak web orri horretako informazioa irakur dezake erantzuna emateko.
• Kontzeptuak azaldu: gai konplexuak modu errazean ulertzeko.
• Ideiak proposatu: sormen-prozesuetarako lagungarria.
• Laguntza teknikoa eman: programazioari edo tresna digitalei buruzko argibideak ematen ditu.
• Itzulpenak egin edo hizkuntza desberdinetako testuekin lan egin dezake: Latxa euskaraz aritzeko optimizatuta dagoen arren, beste hizkuntza asko ere menderatzen baititu (gaztelania, ingelesa, frantsesa...).
Dena den, mugak ere baditu, hauek:
• Ez du beti erantzun zuzena ematen: Batzuetan informazio okerra, asmatua edo osatu gabea eman dezake ("haluzinazioak").
• Ezagutza orokorraren muga: Bere barne-ezagutza 2025eko irailean gelditu zen. Hala ere, URL bidez gaur egungo informazio zehatza kontsultatzeko eskatu ahal zaio.
Pribatutasuna eta erabilera arduratsua
Latxa arduraz erabili. Txatbotekin (Latxa barne) aritzean, ematen duzun informazioa eta jasotzen duzun erantzuna kontuz kudeatu behar dituzu. Zure datuak babesteko:
• Ez partekatu datu pertsonal sentikorrik (NANa, helbidea, telefonoa, pasahitzak...).
• Kontuz ibili informazio konfidentzialarekin.
• Dokumentuak atxikitzean, ziurtatu ez dutela datu konfidentzialik, enpresa-sekreturik edo hirugarrenen datu pribaturik.

App privacy

What Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza declares on the App Store about how this app handles data.

  • Data not collected

    The developer does not collect any data from this app.

Privacy practices may vary, for example with the features you use or your age.

Information

Seller
Eusko Jauriaritza - Gobierno Vasco
Category
Education
Version
1.0
Updated
Jul 21, 2026
Released
Jul 21, 2026
Size
39.9 MB
Requires
iOS 15.6 or later
Age rating
4+
Languages
English
Copyright
© Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko Unibertsitatea